XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua


konten nindaike nik ditudanak
bidal banitza zerura.

Herri txiki bateko zein apaizek adieraz zitzakeen hobeki bere bihotzeko ilusio eta grina Xalbadorrek bertso horretan baino?

Apaiz zintzo bat bezala mintzo zela hor gure artzaina iruditu zitzaidan, gaiarekin ederki identifikaturik eta apaiz batek zeuzkakeen sendimendurik zinezkoenetan murgildurik.

Itxura egitea baino zerbait gehiago sumatu nion.

Badu besterik ere, ordea, bertso horrek, urepeldarraren beste askok eta askok bezala-bezalaxe.

Bertsoa betetzeko modua da beste hori.

Badakit norbaiti gehiegizkoa dirudiokeela lehenengo puntuko beti hori.

Ez da harritzekoa.

Halaholako jende gehiegi ikusi ohi da karguetan, haietakoren batean bere burua ikusi nahiko lukeen zenbaitek uste aina ez bada ere.

Bada ordea, bakarrik!

Ederki dago, hala ere, Xalbadorren pentsamendua, hala dena edo hala beharko lukeena aldarrikatuz eta bertsoari oinarri zabal-zabal bat emanez, gero gainean pentsamendu mugatuagoak eta hurbilagokoak ezartzen dituela, azkenean punta-puntan bukatzeko, zugatz bat bezala.

Guztiz berea du bertsoaren egituraketa hori Xalbadorrek.

Egun haretan sumatu nion zerbait izan zen hori ere.

Betelan gutxi eta lan bete asko egiten zuela ohartu nintzen.

Horrelakoxe alderdiak ikusi nizkion nik abenduaren 18 hartan urepeldarrari, eta horrelaxe bildu ninduen bere zaletuen taldera Urepeleko artzainak.

Hurrena entzun nuenerako urte oso bat bazen pasea.

1962ko Errege Eguneko txapelketa moduko batean izan zen.

Victoria Eugenia antzokian berriz ere.

Han berritu zitzaidan aurreneko haretan utzi zidan ahoko gustu goxo hura.

Zeini ez, izan ere, harako agur paregabe hura entzunda?